Proiekzioa: LLUÍS GARAU
Balear uharteak
“La carn” (Joan Porcel)
Aurrestreinaldi berezia
Azaroak 12 – 2026
Multicines 7 (Bilbao)
Sarrerak: 5 euro
Laster, www.reservaentradas.com webgunean eta zinemako leihatilan



-ren lankidetzarekin
Proiekzioa: “La carn” filma (Joan Porcel), Lluís Garaurekin
Sari bikoitza Malagako 2026ko Zinemaldian (Zonazine atalean):
Zilarrezko biznaga Espainiako Film Onenari
Zilarrezko biznaga Gizonezkoen Antzezpen Onenari (Lluís Garau)
“La carn”, Joan Porcelen filma, Lluís Garauren izen bereko pieza eszenikotik sortua, Interneten hazi den belaunaldi bateko queer dantzari gazte batez ari da. Dantza eta bere gorputza online erakustea gure buruei intimitateari, bakardadeari eta besteekin harremanak izateko beharraz galdetzeko modu bihurtzen du protagonistak. Filma, dokumental, fikzio eta performancearen artean, Garauren bitarteko bilakatzen da Chatrouletten izandako esperientzietan oinarritutako lana sortzeko. Izan ere, online plataforma horretan, ezezagunekin egindako sexu-bideotopaketek alegiazkoaren eta ukigarriaren arteko mugak desitxuratzen dituzte. Gorputza –behatua, desiratua, erakutsia eta eszenaratua– desiraren, beldurraren eta sorkuntzaren lurralde bihurtzen da.
Zuzendaritza: Joan Porcel
Gidoia: Joan Porcel, Pere Antoni Sastre, Lluís Garau
Antzezpena: Lluís Garau
Koreografia eta mugimendu-zuzendaritza: Belén Martí Lluch
Argazki-zuzendaritza: Marino Pardo
Muntaketa: Núria Guillén Rodrigo
Musika: Sergio Llopis
Soinua: Laura Díez, Laura Gantes
Ekoizlea: Charli Bujosa Cortés, Martín Nigro, Iván Martín Ruedas, Joan Porcel
Ekoizpen-etxeak: Mansalva Films, Helsinki Films, MN Studios
Banaketa: Begin Again Films
Espainia, 2025 – 83 min.
Katalana, gaztelania, ingelesa
Lluís Garau (Sa Torre, Mallorca, 1997) performer eta eszena-zuzendaria da. Antzezpenean graduatua Bartzelonako Institut del Teatre-ren eskutik. Garauren lanak pantailen bitarteko intimitatea ikertzen du, eta horretarako web-kamerak eta ezezagunekin egindako benetako elkarrizketak erabiltzen ditu, material eszeniko gisa. “La carn”, bere lehen muntaketa, 2022an sortua, nazioarteko zinemaldietan ibilia da –Sziget, Bogotako Festival Rosa edo Queer Lisboa, besteak beste–. Garauk filmaren gidoia idatzi du Porcel eta Pere Antoni Sastrerekin, eta filmaren protagonista da, eta pieza eszenikoaren sortze-prozesua bera materia zinematografikoa bihurtzen du.
Joan Porcelek (Palma, 1994) online ezagutu zuen Garau, eta, 2022an “La carn” ikuskizuna ikusi ondoren, identitatea, desioa eta sexualitatea sarean ere eraikitzeko belaunaldi-esperientzia hori zinemara eramatea erabaki zuen. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) Dokumental Sortzailean prestatu zen, Samantha Hudson: una historia de fe, sexo y electro-queer eta Sempre Dijous filmen zuzendaria da. Dantzaldia 2026 jaialdian “La carn” filmaren aurrestreinaldi esklusiboa izango da, zinema-aretoetan estreinatu aurretik, Malagako 2026ko Zinemaldian eta Donostiako 2026ko Zinemaldian izan ondoren.
