ERAKUSTALDIA:
Dantza komunitarioko tailerra
“Laberintos: Arquitectura humana en movimiento”
Koordinazioa: Sonia Shivala, Natxo Montero, Eva Ruiz de Eguino eta Eneko Lorente
Abenduak 10 – 2026 – 19:00etan.
Bizkaia Aretoa – Chillida aretoa (Bilbao)
Sarrera librea (lekua guztiak bete arte)


-ren lankidetzarekin
“Laberintos: Arquitectura humana en movimiento” tailerraren erakustaldia
IZEN-EMATEA ETA GEHIAGO JAKITEKO, IDATZI EDO DEITU:
[email protected] edo 629 26 04 02 (WhatsApp)
3 orduko 4 saio / 50 € / Ez da ezagutza artistikorik edo dantza-ezagutzarik eduki behar
Eta oraingoan, dantzari, kanpotik, ikuskizun bat izango balitz begiratu beharrean, haren parte izatera animatuko bazina? Ez duzu dantzatzen jakin behar, ezta esperientziarik edo gorputz-mota jakinik izan behar ere. Parte hartzeko, mugitzeko eta beste pertsona batzuekin elkartzeko gogoa besterik ez. “Laberintos: Arquitectura humana en movimiento” (euskaraz,“Labirintoak: giza arkitektura mugimenduan”) dantza komunitarioko tailerra da, eta edonorentzat irekita dago. Ibiltzeko, gelditzeko, biratzeko, itxaroteko, desbideratzeko eta berriro elkartzeko espazioa, guztion artean koreografia kolektibo bat sortu arte. Jomuga ez da pausoak ikastea, ezta gorputz guztiek gauza bera egitea ere, baizik eta entzutea, konfiantza izatea eta hizkuntza komun bat aurkitzea gure desberdintasunetatik abiatuta.
Labirintoa izango da gure abiapuntua: jorratzen ditugun bide horien metafora, erabakiena, topaketena, galerena… Pixkanaka, gorputzek ibilbideak, bidegurutzeak, bidebanatzeak eta topalekuak marraztuko dituzte, mugitzen ari den benetako giza arkitektura eraikitzeko. Eguneroko keinuez eta ekintza errazez baliatuta, esperientzia artistiko partekatua taxutuko da, loturak eta komunitatearen zentzua sendotzen lagunduko duena.
Aldez aurreko lau prestakuntza-saioen ondoren, ikusleei zabalduko zaien esku-hartze kolektibo baten eskutik amaituko da prozesua, Bilboko Bizkaia Aretoan, abenduaren 10ean: hiria une batez agertoki bihurtuko da, eta herritarrak, protagonista. Proiektu hori Sonia Shivala, Natxo Montero eta Eva Ruiz de Eguino dantzari eta koreografoek bultzatu eta koordinatzen dute, Eneko Lorente EHUko irakasle eta ikertzailearen laguntzarekin. Proposamena dantzaren, antzerkiaren, komunitatearen, hiri-espazioaren eta arte bisualen arteko topagunean kokatu da, eta gorputz kolektiboa arkitektura bizitzat jo du. Prozesuan, halaber, argazkigintza eta bideo-sorkuntza txertatuko dira, irudiaren bidez, bizipena unetik haratago luzatzeko.
