JOSÉ MALDONADO
Bartzelona
Galeria
Galería, José Maldonadorena, dantza flamenkoa eta denbora errealeko sormen piktorikoa uztartzen dituen ikuskizuna da. Maldonadok omenaldia egiten die Espainiako lau artista ikonikori, bakarkako lau eszenaren bidez: Falla, Lorca, Dalí eta Carmen Amaya. Jenio horien ondare kultural aberatsean inspiratuta, diziplina anitzeko artista honek haien unibertso sortzaileetan murgiltzen gaitu, dantzaren, musikaren eta pinturaren bidez. Eszena bakoitzean Maldonadok bere buruaren bertsio desberdin bat erakusten du, proposamen koreografiko bakar bat eszenaratuz eta artearen maisu handi haien esentzia eta magia bereganatuz.
Zuzendaritza, jatorrizko ideia, dantza, koreografia eta pintura: José Maldonado
Zuzendari kidea: Mariana Collado
Jatorrizko musika: Víctor Guadiana, Carlos Cuenca, Pablo Gómez Molina, José Almarcha, Sandra Carrasco, Belén Cabanes eta Mariola Membrives
Laguntza koreografikoa: Lorena Nogal y Juan Carlos Lérida
Argien diseinua: Antonio Valiente AAI
Argi teknikaria: Daniel Gener
Ekoizpen eta banaketa koordinazioa: Lucía Mancheño / Cal Producciones
Kartelaren eta txostenaren diseinua: Julio Ruiz
Kartelaren eta txostenaren argazkia: Laura Abad
José Maldonado
Dantzari eta koreografo katalana da, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituena. Bere ibilbide profesionala Manuel Liñán, Marco Flores, Rafaela Carrasco, Antonio Canales, Javier Latorre, Rocío Molina eta Belén López artisten eskutik dator, besteak beste. Konpainietan egiten duen lana eta estatuko tablao onenetako batzuk uztartzen ditu.
2019ko Jerezko Jaialdiko Artista Errebelazio saria, Koreografia Solista saria 2013an Madrilgo Dantza Espainiar eta Flamenkoaren Lehiaketan eta 2015ean hango Koreografia Lehen Saria, publikoaren saria eta Flamenko eta Dantza Espainiarraren saria 2002an Castelloko Dantza Lehiaketan.
2013an, Andrea ikuskizunarekin sortu zuen konpainia. 2016an Amorente estreinatu zuen Karen Lugo eta Nino de los Reyes dantzariekin batera. Urte hartan bertan estreinatu zuen Bodegón, dantza eta arte plastikoak uztartzen dituen ekoizpen propioa. 2021eko maiatzean Galería estreinatu zuen, bere azken ekoizpena dena.
Zuzendari eta koreografoa izan da ikuskizun hauetan, besteak beste: Emovere Lucía Alvarez “La Piñona” bailaora-rentzat, Tattooed San Franciscoko Sintonía Dance konpainiarentzat, Latido y Fronteras Flamenco Vivo NYC konpainiarentzat eta La Rosa Mutabile La Musa konpainiarentzat.

MASTER CLASS
Azaroaren 24an, 12:00etatik 13:30era
informazio: 94 464 91 52 | Dantza Eskola | Andoni Aresti