FABIAN THOMÉ

Euskadi

“Nahas”

Pieza laburra

Abenduak 15 – 2026 – 18:00etan.

3 pieza laburren saioa

Bilboko Arte Ederren Museoa

Sarrera doan. Edukiera oso mugatua bada, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea
Erreserbak abenduaren 7tik aurrera museoaren webgunean (www.museobilbao.eus) edo La Fundicionen telefonoan (94 475 33 27)


-ren lankidetzarekin

Oreka fisikoa eta mentala pertsonen arteko loturarekin hertsiki lotuta dagoen mundu batean, bi emakumek harreman sinbiotiko bat deskubrituko dute antzinako erritual baten bidez. Txirikordak korapilatuta daramatzate, ilearekin ez ezik, lotura sakon batekin ere, jakinduria, indarra, edertasuna eta, batez ere, oreka irudikatzen dituen horrekin. Elkarrekin, emakumeek beren ahalmena deskubrituko dute: txirikordak beren indar partekatuaren ikur bihurtuko dira. Piezak elkarrekiko mendekotasuna, ahalduntze kolektiboa eta lotura fisiko eta emozionalaren bidez oreka aurkitzearen edertasuna aztertzen ditu; ahizpatasunetik eta emakumeen arteko laguntzatik sortutako sendotasunari buruzko metafora.

Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Fabian Thomé
Dantzariak: Itzel Vela Zumeta, Marina Alonso Jimeno
Jatorrizko musikaren egilea: Miguel Marín Pavón
Dramaturgia: Fabian Thomé, Ignacio Urrutia
Argazkiak: Ignacio Urrutia
Laguntzaileak: Eneritz Cebeiro, Gonzalo Peguero
Banaketa eta ekoizpena: ESZENIKA – Josune Martínez
Iraupena: 20 minutu. 

Fabian Thomé Frantziako hegoaldean jaio zen, 1981ean, eta, bertan, 7 urte zituela hasi zen dantzan. 18 urterekin, Madrilgo Dantzako Kontserbatorio Profesionalean hasi zen ikasten, eta Espainiako Dantzan eta Flamenkon graduatu zen. Besteak beste, Joaquín Cortés, Rafael Amargo eta Lola Grecoren flamenko-konpainietan lan egin du. 2006an, bere koreografiak sortzen hasi zen, eta, 2009an, lehen sariak iritsi zitzaizkion: bere “Así me siento” lanak bi sari irabazi zituen Madrilgo Espainiako Dantza eta Flamenko XVIII. Koreografia Lehiaketan. 2014an, Interpretazio Onenaren Saria lortu zuen Burgos-New Yorkeko Koreografien Nazioarteko Lehiaketan, eta, 2019an, “Moi-Je” bikotearekin, Madrilgo Koreografia Lehiaketako 1. saria eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia Masdanza Nazioarteko 25. Lehiaketan. Halaber, munduan zehar lanean jarraitzen du Franco Dragone, Jean Philippe Dury, Sharon Fridman edo Sidi Larbi Cherkaoui (Eastman Productions) artistekin, besteak beste.