CARMEN FUMERO KONPAINIA
Kanariak
“A ojo”
Inaugurazioa: 2026ko Dantzaldia
Irailak 24 – 2026 – 19:00etan.
Rekalde Aretoa (Bilbao)
Sarrera librea (lekua guztiak bete arte).
Emanaldiaren ondoren, artistarekin elkartu eta afari informala.


ACIELOABIERTO Sarearen 2026ko zirkuituan hautatutako ikuskizuna
“A ojo” pieza Carmen Fumerok berak eta 2019ko Dantza Sari Nazionaldun (interpretazio kategoria) Dácil Gonzálezek sortu eta antzezten dute. “Begi hutsez” esaten zaio behatzen duguna xehetasun gehiagorekin hautematen lagundu eta tresna optikorik gabe egiten den behaketari. Hala, behatzen dena behatzailearen testuinguru subjektiboan kokatzen da; hortaz, haren pertzepzioa espazio bakoitzeko gauzei eta gertaerei begiratzeko moduarekin lotuta dago.Edertasuna begiralearen begietan datza. Aldaketa gure inguruko eragile egonkor bakarra izanik, zirrikituak aurkitzen ditugu haietatik begiratzeko eta hauteman gaitzaten; erroitzak, larruazalean, eta arrailak, gainazaletan, eta haiek mundua eta geure buruak hautemateko moduak erakusten digute.
Zuzendaritza, koreografia eta antzezpena: Dácil González, Carmen Fumero
Jatorrizko musika eta soinu-akonpainamendua: Looking For Nafara, Aurora Arteaga Álvarez
Laguntzaileak: DDCdanza – Daniel Doña, Centro Cultural Eduardo Úrculo, Centro Coreográfico Canal
Management: Claudia Morgana (Danzas del mundo)
Argazkilaritza: Meri Santos, Miguel Zomas
Iraupena: 18 minutu
Carmen Fumero Konpainia izeneko konpainiak Carmen Fumero tinerfetar koreografoa eta Miguel Zomas dantzaria ditu buru. 2012an sortu zen, esperimentazio- eta sorkuntza-laborategi gisa, Madrilgo Koreografia Lehiaketako Lehen Saria irabazi ondoren, eta Espainian, Ipar Amerikan, Afrikan eta Asian zehar ibili dira lan intimistak erakusten. Konpainiaren ikertzeko nahiak bultzada bat du abiarazle; hots, mugimendua inprobisaziotik sortzen da. Bat-batekotasunaz eta intuizioaz baliatzen dira sustrai gisa: ez dago itxura finkorik, ez dago mugarik edo forma zehatzik, ezta iristeko leku argirik ere. Ez dute estilo bat bilatzen, aldaketa eta eraldaketa besterik ez. Halaber, bai Fumero, bai Zomas freelance dantzariak dira, eta beren hizkuntza ikertu eta garatzen dute beren proiektuen bidez; aldi berean, beste dantza-konpainia ospetsu batzuekin ari ohi dira elkarlanean.


-ren lankidetzarekin
