THOMAS NOONE DANCE

Bartzelona/Londres

“Impostor”

Estreinaldia Euskadin

Urriak 24 – 2026 – 20:00etan.

Barakaldo Antzokia (Barakaldo)

Sarrerak: 9-12 euro (+ gastuak)
Barakaldo Antzokia webgunean (www.teatrobarakaldo.com), Kutxabank Sarean eta leihatilan

-ren lankidetzarekin

“Impostor” ikuskizunak begirada bat proposatzen du geure alde enigmatiko eta misteriotsuari, bakea aurkitzeko geure deabruak aurkitzera bideratuta. Oholtza gainean dantzariarekin batera agertzen den forma anitzeko izakiak bere manipulazioaren aukera amaigabeak erakusteko aukera ematen dio hari. Pertsonaiaren hedadura gisa, aldi berean medusa, minotauroa eta gizakia den izaki batek guztion begien aurrean jartzen du bere zaurgarritasuna. Thomas Nooneren pieza horrek ongia eta gaizkia hautemateko moduak ikertzen ditu. Ez-dualismoaren kontzeptua bide-erakusletzat hartuta, erretratu gisa aurkezten da, adimenik gabeko behaketa gisa, oreka aurkitzeko bidaia gisa. Biak, pertsona eta pertsonaia, elkarrizketa moldakor, leun eta guztiz dinamikoan sartzen dira. Argi-instalazioek, ikus-artisautza hutsa direnek, eta soinu-paisaia eder eta aztoragarriek osatzen dute egitura garaikideko proposamen artistiko eta estetikoa.

Eszena-zuzendaritza, koreografia eta dantzaria: Thomas Noone
Txotxongiloen egilea: Andre Mello
Argiztapena: Marc Lleixá
Musika-konposizioa: Jim Pinchen
Argazkiak: Giuseppe Follacchio

Thomas Noone koreografoa Londresen jaio zen eta Bartzelonan bizi da. Oso estilo fisikoa, keinu bidezkoa, ematen die lanei. 2001ean bere konpainia sortu zuen, Thomas Noone Dance izenekoa, eta harekin hogeita hamar ekoizpen baino gehiago sortu ditu, horietako batzuk, Grec Jaialdia edo Mercat de les Flors erakunde ospetsuekin lankidetzan. Europan, Hego Amerikan, Hego Korean edo Libanon ari izan da lanean, eta sari ugari irabazi ditu, hala nola Ciutat de Barcelona Dantza Saria. Koreografo gonbidatu gisa, hainbat pieza sortu ditu ballet hauentzat: Ballet Bassel (Suitza), Ballet du Rhin (Frantzia), Company E (AEB) edo Ballet Nacional Chileno – BANCH (Txile). Gainera, Dansat! jaialdia zuzentzen du, eta irakaslea ere bada.