LA INTRUSA
Euskadi
“Este himno llevará la palabra euforia”
Azaroak 5 – 2026 – 19:00etan.
Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao (Auditoriuma)
Sarrerak: 10,50-15 euro. Urriaren 5era baino lehen AZ Txartelarekin erositako sarrerek, tarifa orokorraren gaineko %50eko deskontua izango dute. Tarifa murriztua hainbat kolektiborentzat (AZ Info gunean bakarrik).
Azkuna Zentroa webgunean (azkunazentroa.eus) eta AZ Info gunean.


“Este himno llevará la palabra euforia” ikuskizuna La Intrusa konpainiak sortu du eta 7 artistak antzezten dute; hartan, alde fisikoa, emozionala eta sinbolikoa partitura baten bidez antolatzen dira. Ereserki kolektibo moduan sortua, bizi-bulkada omendu nahi du eta elkarri eusteko modua aldarrikatu; hala, ez da abesti bat, erresistentzia-mekanismo bat baizik. Pieza 2026/27ko denboraldian estreinatuko da, zeinean Arabako konpainiak 30. urteurrena ospatzen duen. Hiru hamarkada horietan bizi izandakoa, konpainiako kideen hitzetan, «nekeza baina zoriontsua izan da, sormenerako askatasun berria ekarri duten poz, topaketa eta ikaskuntzek markatutakoa”. Buru-argitasun jori, burugabe eta komiko batez baliatuta, La Intrusak garaipenaz eta porrotaz, itxaropenez eta ametsez gogoeta egiten du oholtza gainean. Beren mugak gainditu nahian, itxaropenetik barik bultzadatik sortutako ikuskizuna sortu dute.
Zuzendariak: Virginia García, Damián Muñoz
Antzerkigilea: Virginia García
Sortzaileak eta antzezleak: Carmen Fumero, Alexis Fernández, Ximena Carnevale, Rosa Guri, Iván Montero, Virginia García, Damián Muñoz
Musika: Jesús Díaz, Enric Montefusco, Damián Muñoz
Testua: Riki Blanco, La Intrusa
Argiztapenaren aholkularia: Javi Ulla
Argiztapena, espazio eszenikoa eta jantziak: La Intrusa
Programazioa eta birako teknikaria: Asier Gorka Yurrebaso
Argazkiak: Antonio Navarro
Produkzioa: La Intrusa
Banaketa: Claudia Morgana (Danzas del mundo)
Koprodukzioa: Red de teatros de Vitoria-Gasteiz, La Faktoria Choreografic Center
Diru languntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Laguntzailea: Intrusa Imagine
2015eko Dantza Sari Nazionala
La Intrusa, Virginia Garcíak eta Damián Muñozek sortu zuten duela 30 urte. Konpainiaren lanak bereizgarri ditu ikerketa artistikorako bokazio sendoa, diziplinartekotasunaren aldeko apustu argia eta fisikotasunarekiko konpromiso sakona hizkuntza poetiko eta emozional gisa. Konpainiak sari ugari irabazi ditu Estatuan nahiz nazioartean, hala nola Bartzelona Hiria Saria (2004), gizonezko antzezle onenaren Max Saria (Muñozentzat berarentzat, 2009) edo Dantza Sari Nazionala (2015). Hiru hamarkadez dantza garaikidean jardun du La Intrusa konpainiak, eta denboraldi horretan 40 sorkuntza eszeniko, ikus-entzunezko pieza eta ekintza performatibo baino gehiago sortu ditu, eta horiek 30etik gora herrialdetan aurkeztu ditu, eta Europako eta Latinoamerikako entzute handiko jaialdietan eta sorkuntza-zentroetan programatu dira. Izan ere, nortasun artistiko sendoa finkatu dute. Aldi berean, konpainiak bere metodo pedagogikoa sortu du, MUM (gaztelaniaz, Materia, Umbral y Movimiento), zeina eskola eta konpainia askori ezagutarazi dieten.

-ren lankidetzarekin
