MARCO FLORES

Madril

“Cante, guitarra y baile”

Estreinaldia Euskadin

Azaroak 13 – 2026 – 18:00etan.

Guggenheim Bilbao Museoa (Auditoriuma)

Sarrerak: 8-10 euro.
Laster, guggenheim-bilbao.eus webgunean eta leihatilan.

2026ko Dantza Sari Nazionala
2020ko Max Saria Gizonezko Dantza-interprete Onenari
2018ko El Ojo Crítico Dantza Saria

 

Sakona, sendoa, soila, isila, probokatzailea, ukiezina, egiazkoa. ‘Cante jondo’ kontzeptuan laburbil daitezkeen premisa horien arabera, Marco Floresek flamenkoaren forma eta konposizio klasikoetan inspiratutako errezitaldia edota kontzertua aurkeztuko du: cante jondoa, gitarra eta dantza, gaur egungo estilo eta barietateen berrinterpretazio berri batean. Proposamen horretan (“Cante, guitarra y baile“), jondoa, klasikoa eta egungoa betiereko arte horren interprete garaikideen bitartez ezagutaraziko dira.

Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Flores
Gitarra-jotzailea: José Tomás
Cante: José Manuel ‘Pechuguita’
Soinu-diseinua: Chipi Cacheda
Argazkiak: Carmen Kahlo
Tour manager eta errejidorea: Miquel Santín
Bira-ekoizpena: Celina Yeyén
Banaketa: Elena Santonja (esmanagement)

Marco Flores flamenko-dantzaria eta koreografoa da, eta “interpretatzaile libretzat” jotzen du bere burua. 1981ean jaio zen Arcos de la Fronteran (Cadiz), eta 2007an, Flamenko Lehiaketa Nazionala irabazi zuen, 25 urte besterik ez zituela. Manuel Liñán, Olga Pericet eta Daniel Doña musikariekin batera ikuskizunak ekoitzi ondoren –azken horiekin Chanta La Mui konpainia sortu zuen–, bere konpainia sortu zuen 2010ean, eta, harekin, bere lehen lana estreinatu zuen, “DeFlamencas”, eta horrek 2012ko Jerezko Jaialdiko Kritika Espezializatuaren Saria irabazi zuen.

Floresen proposamena gaurkotasun handikoa da eta etengabe bilakatzen ari da, eta horrek erakusten du sortzaile bizia eta egungoa dela, hogeita bost urtetik gorako jardunbide joriaren adierazgarri. Nabarmentzekoak dira haren teknika fina, musikarekin lotura hertsia duen sorkuntza eta jatorri flamenko tradizionalenekin loturiko dantza –beste dantza-diziplina batzuen eragina badu ere–. Ausarta da, menturatu egiten da, eta ez du joerei jarraitzeko asmorik. Lanetan hainbat gai jorratu ditu, hala nola femeninoa (“DeFlamencas”, 2010), belaunaldiartekotasuna (“Entrar al Juego”, 2016), queer-a (“Laberíntica”, 2013, eta “Extrema”, 2018), kontzientzia soziala (“Sota, Caballo y Reina”, 2021) edo, hizpide dugun “Cante, gitarra eta dantza” lanean, sustraietara itzultzea. Bere sorkuntzez gain, Espainiako Ballet Nazionala, Olga Pericet, Jesús Carmona edo Eduardo Guerrero konpainien ikuskizunen koreografiak egiten ditu, besteak beste.


-ren lankidetzarekin