MAGDA & MIGUEL F
Portugal
“Não tenho terra nos sapatos (Tenho um chão cheio de pixels mortos que não consigo varrer para debaixo das minhas pernas de sofá)”
Estreinaldia Estatuan
Urriak 3 – 2026 – 20:00etan.
La Fundición (Bilbao)
Sarrerak: 8-15 € (+ gastuak).
La Fundición webgunean (lafundicion.org) eta leihatilan.

“Não tenho terra nos sapatos (Tenho um chão cheio de pixels mortos que não consigo varrer para debaixo das minhas pernas de sofá)” performanceak dantzaren eta arte bisualen hizkuntzak uztartu ditu, eta, horretarako, esperientzia sortzaileak erabiltzen ditu AA ereduen eta denbora errealeko konposizioaren eskutik. Egungo iraultza digitalean gizakion egoerari egiten zaion begirada da ikuskizuna; hots, manipulazio mediatikoaren, adimen artifizialaren, sare sozialen eta abarren eragin kolektiboak eta harreman-eraginak birpentsatzeko ahalegina. Kapitalismo teknologiko, manipulatzaile eta ultra jagoleko paisaia horretan –agertoki futurista izateari utzi diona–, aurrerapena eta zapalkuntza nahasi egiten dira, eta gorputzak noraezean dabiltza, beren ahots eta biziraupenaren bila, pribatutasunaren eta intimitatearen artean, afektuen hauskortasunaren eta larderiaren artean. Orain ez daramagu lurrik oinetakoetan: pixel hilen zoru baten gainetik gabiltza, sofaren hanken azpian erratza pasa ezinik.
Zuzendaritza, koreografía eta antzezpena: Magda
Zuzendaritza, eszenografia eta bideo-artea: Miguel F
Musika eta sorkuntza-laguntzailea: Tiago Rosendo
Argiztapenaren diseinua: Francisco Campos y Renato Marinho (NovaLux Coletivo)
Jantziak: Conceição Cardoso, Margarida Magalhães
Ekoizpen exekutiboa: Belisa Branças
Kanpo begirada eta sorkuntza-laguntzailea: Jo Castro
Bideo- eta argazki-dokumentazioa: Mário J Negrão
Koprodukzioa: Theatro Gil Vicente
Laguntzaileak: Fundação Calouste Gulbenkian, Bolsa Mórula 2023 / Instável – Centro Coreográfico
Ikerketarako laguntza: Instituto de Sociologia da Universidade do Porto, InterStruct Collective
Egoitza artistikoak: CRL – Central Elétrica, gnration, Instável – Centro Coreográfico, Sekoia – Artes Performativas, a22
Tailerrak: Servicio Educativo del Theatro Gil Vicente, Profitecla – Escola Profissional
Zabalkunderako laguntza: Coffeepaste
Zirkulaziorako laguntza: Fundação GDA
Miguel F (Portugal, 1983) artista bisual eta bideografo gisa lan egiten du Porton, intimitatea, politika, pertzepzio bisuala eta botere-sistemen eraispena aztergai izanda. InterStruct kolektiboko kidea da, antzerki- eta dantza-ikuskizun ugariren bideo-artearen egilea. Magda (Portugal, 1996) dantzaria, koreografoa eta dantza-irakaslea da, eta batik bat oroitzapenak, haurtzaroa, emakumeen egoera eta gure garaiko tirabira sozialak ditu hizpide, mugimendu eta dantza garaikideko jardunbideen eskutik. Biek, elkarrekin, “Isto não é para gente, é para besta” (2024) ikuskizuna edo “Muro” (2025) bideo-instalazioa sortu dituzte, besteak beste. Gaur egun, “Gume” piezan lan egiten ari dira, zeina 2027an estreinatuko den.

-ren lankidetzarekin
