Project Description

Floating Flowers
Floating flowers se inspira en la tradición religiosa del sudeste asiático. Las linternas de agua, conocidas como Loi Kratong, constituyen una de las ceremonias budistas más importantes para el momento de la pérdida de los seres queridos. El significado de hacer flotar las linternas es el de conectar con Dios, ahuyentar la mala suerte y atraer la felicidad. Y además, representa también el respeto por los espíritus del agua. Loi Kratong, decoración flotante, es una fiesta anual en Tailandia y en ciertas zonas de Laos y Burma y con ella se celebran los deseos de las personas y también los recuerdos de los antepasados.

Coreografía: Po-Cheng Tsai
Bailarines: Sheng-Ho Chang y Chiung-Tai Huang
Fotografía: Marcus Renner
10 min

 

Hugin / Munin
En los muebles nórdicos antiguos es tradicional la presencia de dos cuervos apoyados en los hombros del dios Odín. Uno es Huginn, que representa el pensamiento y el otro es Muninn que representa la mente y la memoria. Estos cuervos vuelan sobre el Midgar, que es como se llama su mundo, y traen información a Odín. Cuando todos los dioses se reúnen, Odín medita sobre todo aquello que “pensamiento” y “memoria” le han contado…

Coreografía: Po-Cheng Tsai
Bailarines: Chien-Chih Chang y Sheng-Ho Chang
Fotografía: Chen, Yi-Shu
10 min

 

Silence Scream
Esta pieza es un vuelo sobre los momentos de impavidez. ¿Qué haces cuando te encuentras de frente ante decisiones entre tú mismo, la vida y tu amor?

Coreografía: Po-Cheng Tsai
Bailarines: I-Han Huang y Sheng-Ho Chang
Fotografía: B.DANCE
10 min

 

Innermost
La mayor parte de las penas de la vida vienen de los conflictos del pasado y del presente y de sus frutos amargos. Si quieres evitar el sufrimiento tienes que buscar en tu armonía interior. ¿Conoces bien cuál es la voz de tu mente?

Coreografía: Po-Cheng Tsai
Bailarines: Chien-Chih Chang y Sheng-Ho Chang
Fotografía: Søren Meisner
20 min

 

B.DANCE
B.DANCE es la compañía de danza creada por el artista taiwanés Po-Cheng Tsai en 2014. A lo largo de su trayectoria Tsai percibe cómo muchos bailarines de gran talento abandonan la danza a causa de las limitadas oportunidades de trabajo. B.DANCE es una respuesta a esta situación: una plataforma de creación para reunir bailarines con vistas a una nueva coreografía y para abrir el foco internacional hacia Taiwán.

 

PO-CHENG TSAI
Director Artístico de B. DANCE / Coreógrafo
El despegue internacional de Po-Cheng Tsai vino de la mano de Floating Flowers, en 2013. La pieza ganó la National Creative Dance Competition en Taiwán. En 2014, Floating Flowers ganó el Audience Award y el First Production Prize en la International Competition for Choreographers en Hannover, y con ello la oportunidad de girar la pieza Floating Flowers con los bailarines de Gauthier Dance. La pieza fue invitada después del 2014 al China Dance Forward, en Hong Kong y en Guangdong, y finalmente en el Lucky Trimmer de Berlín, en 2015.

 

La nueva pieza de ese año de Po-Cheng, Huginn / Muninn, se presentó y ganó el premio Tanz Luzerner Theater Production Award en Suiza y el Copenhagen International Choreography Competition en Dinamarca; ganó también el Italy Balletto di Siena Production Award y el International Contest of Choreography de Burgos, España. Después, Po-Cheng Tsai fundó su propia compañía B.DANCE en Taiwán.

 

Tsai también trabaja como coreógrafo invitado en diferentes compañías, incluyendo Cloud Gate 2 y Kaohsiung City Ballet. Y, en paralelo, se dedica a la educación para la danza y la coreografía en la Tsoying Senior High School y en el Taipei Physical Education College.

Con la colaboración de:

-rekin lankidetzan

www.bdance.com

Floating Flowers
Floating flowers asiar hego-mendebaldeko tradizioan inspiratzen da. Hildakoei agur esateko momentuan, uretako linternak –Loi Kratong izena hartzen dute– zeremonia budista garrantzitsuenetako baten parte dira. Linternak flotatzen jartzeak Jaungoikoarekin konektatzea, zorte txarra uxatzea eta zoriona erakartzea esan nahi du. Gainera, uretako izpirituarekiko begirunea adierazten du. Loi Kratong, hau da, ur gaineko dekorazioa urtero ospatzen da Tailandian eta Laos nahiz Birmaniako eskualde batzuetan, eta haren bidez ospatzen dira bizidunen nahiak eta arbasoen oroimena.

Koreografia: Po-Cheng Tsai
Dantzariak: Sheng-Ho Chang eta Chiung-Tai Huang
Argazkiak: Marcus Renner
10 min

 

Hugin / Munin
Antzinako eskandinaviar altzarietan ohikoa da bi bele agertzea Odin jainkoaren sorbalda banaren gainean. Bata Huginn da, pentsamenduaren ordezkaria, eta bestea, Muninn, buruaren eta oroimenaren ordezkaria. Beleok hegan egiten dute Midgar gainean –horrela deitzen da beren mundua– eta informazioa ekartzen diote Odini. Jainko guztiak biltzen direnean, Odinek gogoeta egiten du “pentsamenduak” eta ”oroimenak” ekarritakoaz…

Koreografia: Po-Cheng Tsai
Dantzariak: Chien-Chih Chang eta Sheng-Ho Chang
Argazkiak: Chen, Yi-Shu
10 min

 

Silence Scream
Pieza honek hegan egiten du blokeo-uneen gainetik. Zer egin erabakien aurrean aurkitzen garenean, zu zeu, bizitza eta maitasuna tartean daudelarik?

Koreografia: Po-Cheng Tsai
Dantzariak: I-Han Huang eta Sheng-Ho Chang
Argazkiak: B.DANCE
10 min

 

Innermost
Bizitzaren pena gehienak iraganeko gatazketatik datoz, eta baita ere orainak ekarritako fruitu mingotsetatik. Sufrimendua eragotzi nahi baduzu, zeure barne-harmonian bilatu beharko duzu. Ondo ezagutzen al duzu zure buruaren ahotsa?

Koreografia: Po-Cheng Tsai
Dantzariak: Chien-Chih Chang eta Sheng-Ho Chang
Argazkiak: Søren Meisner
20 min

 

B.DANCE
B. DANCE Po-Cheng Tsai taiwandarrak 2014an sortutako konpainia da. Bere ibilbidean zehar Tsai konturatu da talentu handiko dantzari askok uzten diotela dantzatzeari lan-aukera mugatuen ondorioz. B. DANCE egoera horren aurreko erantzuna da: bere sorkuntza-plataformak dantzariak biltzen ditu koreografia berri bati begira eta nazioarteko fokua Taiwanerantz bideratzeko.

 

PO-CHENG TSAI
B.DANCEko zuzendari artistikoa / Koreografoa
Po-Cheng Tsairen nazioarteko abiatzea 2013an gertatu zen Floating Flowers piezarekin. Lan hura irabazle suertatu zen Taiwango National Creative Dance Competition-en. 2014an, Floating Flowers piezak Audience Award eta First Production Prize sariak irabazi zituen Hannoverko International Competition for Choreographers-en, eta horrekin batera eskuratu zuen Floating Flowers pieza Gauthier Danceko dantzariekin bira egiteko aukera. 2014tik aurrera, Floating Flowers pieza gonbidatua izan zen China Dance Forward-en, Hong Kongen eta Guangdongen, eta, azkenik, Berlingo Lucky Trimmer-en, 2015ean.

 

Po-Chengen aurtengo pieza berria –Huginn / Muninn– Suitzako Tanz Luzerner Theater Production Award eta Danimarkako Copenhagen International Choreography Competition sariak irabazi zituen. Beste sari hauek ere eskuratu zituen: Italy Balletto di Siena Production Award eta Burgosko (Espainia) International Contest of Choreography. Jarraian, Po-Cheng Tsaik B.DANCE konpainia fundatu zuen Taiwanen.

 

Bestalde, Tsaik koreografo gonbidatu bezala lan egiten du konpainia batzuetan, hala nola Cloud Gate 2n eta Kaohsiung City Ballet-en. Eta, aldi berean, dantza eta koreografia hezkuntzan jarduten du Tsoying Senior High School-en eta Taipei Physical Education College-n.